// //
Harri orri ar

Orriak

2012-02-13

MARTXKO ZINEMA. CINE MAYO

EGUNA

DÍA

ORDUA

HORA

IZENBURUA

TÍTULO
2
Viernes-Ostirala
19:30
LA FUENTE DE LAS MUJERES (128min.)
No recomendada para menores de 7 años
4
Domingo-Igandea
17:00
LUKE ETA LUCY
-
19:30
LA FUENTE DE LAS MUJERES (128min.)
No recomendada para menores de 7 años
9
Viernes-Ostirala
19:30
ALBERT NOBBS (117min.)
No recomendada para menores de 7 años
11
Domingo-Igandea
17:00
JACK Y SU GEMELA (100min.)
Apta todos los públicos
19:30
ALBERT NOBBS (117min.)
No recomendada para menores de 7 años
16
Viernes-Ostirala
19:30
J.EDGAR (128min.)
No recomendada para menores de 7 años
18
Domingo-Igandea
17:00
COPITO DE NIEVE, EL GORILA BLANCO ( 86min)
Apta todos los públicos
19:30
J.EDGAR (128min.)
No recomendada para menores de 7 años
23
Viernes-Ostirala
19:30
 CABALLO DE BATALLA (148min)
No recomendada para menores de 7 años
25
Domingo-Igandea
17:00
CAPITÁN TRUENO Y EL SANTO GRIAL  (115min.)
Apta todos los públicos
19:45
CABALLO DE BATALLA (106min.)
No recomendada para menores de 7 años
30
Viernes-Ostirala
19:30
Ez dago saorik-no hay sesión

2011-06-02

Nandiren ipuina

Ipuina baliabide interesgarria da haurrekin erabiltzeko. Are gehiago, ipuinak ordenagailuan ikusten badituzte. Haurrentzat ordenagailuak oso erakargarriak dira; hori dela eta, ipuin hau haurrei asko gustatu zaielakoan egin dugu. Zuen gustokoa izatea espero dut.

2011-05-13

Tutorial interesgarria

Microsoft Oficce Word erabiltzen dakigu eta bertan taulak egiten ere. Hala ere, batzutan, tauletan aldaketak egiteko zailtasunak ditugu, ez baititugu ezagutzen taulek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak.

Tutorial honen bidez, tauletan ditugun aukera desberdinak ikasteko bidea izango dugu. Interesgarria delakoan, klikatu hemen eta bideoa ikusi ahal izango duzue.

2011-05-03

Jolas heuristikoa

Webquest honetan jolas heuristikoaren inguruko informazioa aurki ditzakegu. Honen bidez, jolas heuristikoaren informazioa osatu dezakegu. Bestetik, irakasleek jolas heuristikoaren inguruko formazioa jasotzeko aukera ere eskaintzen du.

Webquest-ek metodologia berri bat eskaintzen digute, lan kooperatiboa burutzeko aukera alegia. Ekintzak ordenagailuan burutzen dira; hala ere, jarduera guztiak ez dira sarean egin behar. Heziketa era hau ezagutzeko asmoz, orrialde hau ikustera animatzen zaituztet baita bertan agertzen diren aukera ezberdinak ezagutzera ere.

2011-04-23

Jolas araudia

Hemen jolasen inguruko liburu edo aldizkari bat daukazue. Jolas motak eta hainbat jolasen azalpenak agertzen dira. San Andres ikastetxeko ikasle eta irakasle taldeak egina da. Orain arte blogean agertu ez diren hainbat jolasen azalpenak agertzen dira eta praktikan egitera animatzen zaituztet.

2011-04-19

Hitz-jokoak

Euskal Herria Irratian, hitz-jokoei buruzko saio bat egin zuten, horretarako, Angel Erro-rekin hitz egin zuten. Laburtxoa da eta nahiko adierazgarria. Gainera, adibide nahikotxo jartzen ditu eta barregarria gerta dakizueke.
Irrati saioa entzuteko egin klik hemen

Jolasen inguruko blogak

Interneten nabigatzen nenbilela, jolasen inguruko bi blog interesgarri aurkitu ditut.

Lehenengo bloga jolastu deitzen da eta oso interesgarria iruditu zait. Euskaraz idatzita dagoen blog bat da eta bertan, haurrekin lantzeko hainbat ipuin aurki ditzakegu.



Bigarren bloga, Haur eta gazte jolasak deitzen da
eta bertan ere jolasen inguruko informazioa iturri handia aurki ditzakezue.

2011-04-12

Jolas interaktiboak

Haurrekin landu beharreko gaiak ordenagailuaren laguntzaz egin ditzakegu. Ordenagailuak ikasteko aukera ezinhobea eskaintzen digu. Bestetik, haurrentzat ordenagailuak interesa pizten du eta horren ondorioz, ordenagailuaren bidez egindako ariketa eta ekintza guztiak oso motibagarriak izango dira. Hauek izan daitezke honi buruzko adibide batzuk (egin klik izenburuaren gainean):




Bideo zerrenda interesgarria

2011-03-23

Jolasaren ezaugarriak

Jolasaren inguruko hainbat gauza oraindik ere ez ditugu komentatu; hori dela eta, jolasaren inguruan gehiago jakiteko, interesgarria delakoan jarri dizuet.

Txikitako jolasak 1B

2011-03-22

"Buda explotó por vergüenza" filmea

Afganiar neskatila bat eskolara joateko gogoa dauka. Orain arte ez du eskolara joateko aukerarik izan, baina eskolara joateko ahaleginak egiten ditu. Eskolarako bidean, ume batzuekin topo egiten du, zeinek talibanak izango balira jolasten ari dira.


Filme honetan, testuinguruak umeengan eta baita haien jolasengan duen eragina ere ikus dezakegu. Oso pelikula interesgarria da eta ikustera animatzen zaituztet. Hala ere, oso tristea eta gogorra da, baina ikustea merezi du.

Titulo originala:

Buda az sharm foru rikht (Buda explotó por vergüenza)

Iraupena
81 minutu

Urtea
2007
Herrialdea


Direktorea:
Hana Makhmalbaf

Gidoia:
Marzieh Meshkini

Koproduktorea

Iran-Frantzia
Generoa

Drama

2011-03-16

Jolas lehiakorren eta kooperatiboen adibideak

ZAPIAREN JOLASA:

  • Zapiaren jolas arrunta:
  1.  Helburuak: Arintasuna eta kontzentrazioa lantzea. Besteekiko lehia dela eta, norberaren gaitasunaren eta nolakotasun fiskoaren garrantzia eta honek eragiten duen konpetibitateaz ohartzea. Jolasaren bitarteaz heztea eta jolasa, tresna pedagogiko gisa ikustea. 
  2. Garapena:Taldea bitan zatitzeko, aulkiekin lerro bat egiteko eskatu. Bakoitza aulki baten gainera igoz eta elkarri hitzik egin gabe mutur batetik bestera adinaren arabera ordenatzeko esan. Ustez antolatu direnean, ozenki beraien jaioteguna esanaz, baieztatu ongi ordenatu al diren eta aulki ilararen arabera, bakoitiek talde bat osatuko dute eta bikoitiek bestea. Korrika egiteko egokia den toki bat aukeratu eta talde bakoitza mutur batean jarriz, hezitzailea edota zapia eusten egongo den edonor bi taldeen artean kokatu. Irteera-lerroak markatu gabe baditu: jertseen laguntzaz, klarionaz markatuz... zehaztea komeni da. Talde bakoitza erdialdera begira jartzen da eta talde bakoitzeko taldekide kopurua kontuan hartuta zenbaki bat egokitu taldekide bakoitzari. Erdian dagoenak, zenbaki bat ausaz esango du ozenki, eta zenbaki hori dagokien kideak (talde bakoitzetik bana) ahalik eta azkarren joan beharko dira erdikoak eskuan duen zapiaren bila. Kontu handiz eta erdiko marra zapaldu edota pasatu gabe zapia hartzen saiatuko dira. Zapia hartzea lortzen duenak bere kideengana iristea izango du helburu. Lortuz gero, taldearentzat puntua eta zenbaki bereko aurkaria eliminatu egingo da. Aitzitik, zapia hartu ez duenak zapiduna harrapatzen saiatuko da. Harrapatuz gero, bere taldearentzat puntua eta zapiduna eliminatuko da. Ez ahaztu, kanporatua edonor dela ere, bere zenbakia beste taldekide batek hartu behar duela. 
  3. Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.

  • Zapiaren jolas kooperatiboa:
  1.  Helburuak: Arintasuna eta nolakotasun fisikoak garrantzia izanagatik, talde kooperazioak hartzen du garrantzia. Ondorioz, lehia bigarren mailara igarotzen da eta ondo pasatzea gailentzen da.

  2. Garapena:Hasiera baten zapiaren jolas arruntaren araudi antzekoa edukiagatik ezberdintasun nagusia: inortxo ez dela kanporatzen. Bestalde, erdian dagoenak, zenbakiak banaka esateaz gain, binaka, hirunaka edota launaka esan ditzake. Zenbakiak binaka esanez gero ordea, zenbaki horiek dituzten bi pertsonak bata bestearen gainean, joan beharko dira zapiaren bila. Hiru zenbaki esanez gero, “erreginaren aulkia”-n. Hau da, birek eskuak emanaz eta pixka bat makurtuz beren beso gaina aulkia bailitzan modura jarri beharko diote hirugarrenari eta hirugarrena beso gainetan esertzen denean joango dira zapi bila. Lau zenbaki esatean aldiz, berriro ere“erreginaren aulkia” egingo dute eta laugarrenak beste hiruak animatu beharko ditu. Baliteke zenbait momentutan ulermen eta antolaketa arazoak gertatzea baina arazoa barregarria izanik, oso joko dibertigarria da.

  3.  Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.




AULKIAREN JOLASA:

  • Aulkiaren jolas arrunta:

    1. Helburuak: aditasuna eta arintasuna lantzea. Eliminazioa ekiditzeko konpetitibitatea garatzea.
  • 2.  
  • Garapena: 
  •  Aulkiak borobilean jartzen dira baina jarriko dugun aulki kopurua taldeko pertsona kopurua baino bat gutxiago izango da. Jarri musika martxan eta musika ari den bitartean umeak/gazteak aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... arituko dira. Musika gelditzen denean (egokia iruditzen zaigunean egingo dugu), kide bakoitza aulki batean eseri beharko da baina bada bat eserlekurik, tokirik gabe aurkituko dena eta hau, jolasetik kanpo geldituko da, eliminatu egingo da. Ondoren aulki bat kendu eta prozesu bera behin eta berriz errepikatu garailea lortu arte.
  • 3. Aplikazioa: 5-6 urtetik aurrera. 

  • Aulkiaren jolas kooperatiboa:

  • 1. Helburuak: 
  •  Arintasuna eta aditasunaz gain, elkarren arteko kooperazioa sustatzea, ahalik eta pertsona guztiak aulkien gainean egotea lortu arte.
    2.  
  • Garapena: 
  •  Aulkiaren joko arruntean, betikoan bezala, aulkiekin borobil bat egiten da eta musika martxan dagoen bitartean jendea aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... egongo da. Musika gelditzean, guztiak aulkien gainera igo behar dira. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileak arau hau ongi bete dutela baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki bat kenduko zaie. Jolas mota honetan, ez da inortxo kanporatzen. Ondorioz,  aulki berdin batean pertsona bat baino gehiago egon daiteke. Halaber, geldiune bakoitzaren ostean aulki bat kenduz eta jolaskideen kopuru bera mantenduz, jolasten jarraitu nahi badute, talde lana eta kooperazioari esker, gero eta aulki gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko dituzte.
    3. Aplikazioa: 5-6 urtetik gorako haurrentzat. 


2011-03-15

Jolas lehiakorrak VS Lankidetza jolasak

Jolas lehiakorren eta lankidetza edo jolas kooperatiboen artean, desberdintasun handiak daude. Jolas lehiakorrek, izena esaten duen modura, lehiakortasuna suspertzen dute. Lankidetza jolasak, ordea, elkarlanean hezitzen laguntzen gaituzte. Jolas tradizional askotan, lehiakortasuna ikus ditzakegu. Gaur egun, horri aurre egiteko, jolas tradizional horiek moldatu dira kooperazio jolasak bihurtuz. 

Hau hobeto ulertzeko, hainbat adibide jarriko ditugu. Gainera, adibide hauek oso baliogarriak izango dira erralitatean haur eta gazteekin erabiltzeko. 

2011-03-08

Zer da jolas heuristikoa?

Jolas heuristikoaren inguruan, gauza hagitz entzun ditugu. Baina, zer da jolas heuristikoa? 

Jolas heuristikoa, ekintza bat da non 12 eta 24 hilabeteko haur talde mugatu batek (8 eta 10 haurren arteko taldea) objektu desberdinak askatasunez manipulatzen eta konbinatzen dituen. Objektu hauek, objetu arruntak dira, ez dira didaktikoki ezarrita egon behar; hau da, ez dute didaktikoki helburu zehatzik izan behar. Era horretan, haurrek objetu horiek eskaintzen dituzten baliabide desberdinak aztertuko dituzte

Objektu hauek, baliabide anitz eskaintzeko, ezaugarri desberdinak izan behar dituzte: kolore eta forma desberdinak, pisu eta ehundura desberdinak... Garrantzitsua da objektu hauek naturalak izatea; bestela, lortuko dugun material gehiena plastikozkoa izango da eta horren ondorioz, ehunduraren aldetik haurrak ez du desberdintasunik aurkituko. Hala ere, naturalak ez diren materialak ere erabil daitezke:






Jolas heuristikoan gauzatzen diren ekintzak honako hauek dira: bete eta hustu, pilatu, zabaldu eta itxi, estali eta estalkia kendu, konparatu...

Haurrek aztertzen bukatzen dutenean, erabilitako materiala jaso eta klasifikatu behar dute. Honek garrantzi handia dauka. 


Hemen daukazue jolas heuristikoari buruzko artikulu interesgarri bat. 


Hona hemen maila teorikoan jolas heuristikoari buruzko apunte batzuk:

Zer dira eta zer desberdintasun dago jolas mota hauen artean?



  • KOOPERAZIO JOLASAK Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da eta helburu hori lortzeko taldekide guztien partehartzea behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango litzateke: Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua izango da eta betea gorra. Lehengo mutuak gorra denari eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz.


  • EZAGUTZA JOLASAK izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bar daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean. Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat: Umeak korruan jartzen dira, eta korruaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute. Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna: Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.

  • JOLAS SINBOLIKOAK Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa . Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek. Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da... Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du.

Atentatu buruhiltzailera jolasean

Jolas mota desberdin ugari ezagutzen ditugu: baloi jolasak, harrapaketa jolasak, kooperazio jolasak, imitazio jolasak...

Jakin badakigu, haurrek helduen jokabideak imitatzeko joera daukatela, imitazio hori jolasa bihurtuz: familietara jolastea, irakasletara jolastea... Gure gizartean, horrelako jolas ugari aurki ditzakegu.

Hau da, haurrek euren eguneroko bizitzan aurki ditzaketen jokabideak errepikatzen dituzte, imitatzen dituzte. Mendebaldean irakasleetara jolasten den moduan, Afganistanen "atentatu buruhiltzaile"-ra jolasten dute. Harrigarria den arren, bertako haurrek haien testuinguruari lotutako jolasak gauzatzen dituzte.

Honako bideo deigarri honetan, jolas hori agertzen da: lehenengo eta behin, ume afagano bat (heldua izango balitz bezala) bere familia eta ezagunetaz agurtzen da. Ondoren, atentatu bat gauzatuko balute bezala egiten dute.

Deigarria eta harrigarria den arren, zoritxarrez, hori da haur hauek bizi duten egoera.


2011-02-15

Jolasaren garrantzia


"Jolasa oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako”

Horrelako baieztapen asko entzun eta irakurtzen ditugun arren, zergatik da horren garrantzitsua jolasa eta jolastea?

Jolasaren elementuetatik abiatuz, jolasa hezteko tresna baliogarria da. Honen bidez, izaera fisikoa garatu ahal dugu, harremantzen ikasten dugu, arauak ikasten ditugu, imitatzen eta rolak bereganatzen ikasten dugu... hau guztiaz gain, jolasa beste hainbat gauzetarako ere baliogarria da. Esaterako: 


  • Garapena orokorrean
  • Harremanak
  • Arauak
  • Hizkuntza
  • Eremu afektiboa
  • Keinu eta aurpegi adierazpena
  • Motrizitatea: orokorra eta espezifikoa
  • Gatazkak konpontzeko gaitasuna
  • Bizitza sozialaren gaiak bereganatzea
  • Nortasuna sortu: haien interesekin konektatu
  • Era egokian errakzionatu
  • Norberak bere burua hobeto ezagutzeko


Lankidetza oso beharrekoa da eta hau, jolasaren bitartez ikas ditzakete. Hau da, haurrak jolasen bidez bizikidetzan eta bakean hezten dira: lasaitzeko, elkar ezagutzeko, konfidantza sustatzeko, komunikatzeko, gatazkak konpontzeko...

"Jolasa ikasteko eta besteekin erlazionatzeko tresna da"

Horregatik, lankidetza jolasei, jolas lehiakorrei baino garrantzia gehiago eman behar diegu, lankidetzan aritzeak lehiakera suspertzea baino abantaila gehiago baitu.

Jolasak ikasteko aukera ematen digu. Esperientziaren bidez ikasten dugu eta jolasak esperientzia hori eskeintzen digu.

Ondorio moduan, hauxe esan dezakegu:

"Jolasa hezigarria da"





Haur kantak euskaraz

Kantak haurrekin lantzea oso garrantzitsua da. Espazio nozioak ikasteko, adibidez, haur kantak oso egokiak izan daitezke: barruan-kanpoan, goian-behean, aurrean-atzean...


Kanta honen bidez, gora-behera nozioak ikas ditzateke. Kanta abesteaz gain, abestiak esandakoa mugimenduen bidez egin dezakete eta era horretan, honi buruzko ezagutzak eraikitzeko erraztasuna izango dute, nozio horiek bizi izango dituztelako, era erreal batean landuko dituztelako (ez era abstraktu batean, fitxa batean bezala esaterako). Kontzeptu hauek era erreal batean landu eta gero, fitxa batean ulertzeko erraztasun gehiago izango dituzte, kontzeptu horiek jadanik ulertu eta barneratu dituztelako.







Abesti hau haur txikiekin lantzeko oso aproposa da. Euri tantek egiten dutenaz ohar daitezen, lehen aipatu dudan moduan, mugimenduen bidez adierazi edo antzeztu ditzateke. Gainera, euri tantak imitatzen dituzten bitartean, musikaren erritmoa jarraituko dute eta pixkanaka-pixkanaka erritmoaren kontzeptua era praktiko batean barneratzen joango dira.






Abesti honen bidez haurrek askatasunez dantzatzeko eta salto egiteko aukera ona izango dute. Jolas, dantza eta abestiak beti ez direlako zertan gidatuak izan. Gainera, euskara bultzatzeko kanta egokia ere bada.





Kanta hau Pirritx eta Porrotx-en "Maite zaitut" abestiaren beste bertsio bat da, "Querote mais". Euskaraz egon beharrean, galegoz abestuta dago.





Abesti hau animazio jolas bezala egin dezakegu. Urtxintxaren aisia.net-etik ateratako azalpena honako hau da:

Bidaia jolas honetan gidari batek abestia abestu eta beste guztiek erantzun egin behar diote. Gidariak abasten duena errepikatu behar dute batzuetan, beste batzuetan, berriz, dagokiona erantzun:


Gidaria: ALEA Taldea: ALEA Gidaria: ALEA TITA KONBA Taldea: ALEA TITA KONBA Gidaria: AMASA AMASA AMASA Taldea: AMASA AMASA AMASA Gidaria: O ALOE ALOE ALOA Taldea:O ALOE ALOE ALOA Gidaria: MANBO Taldea: MANGO Gidaria: EPI EPI EPAPAO Taldea: EPI EPI EPAPAO Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: ZI Taldea: IE Gidaria: ZA Taldea: IE Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: GOAZEN BERRIRO HASTERA

Kanta ezagun honen bidez, jolas ere egin dezakete, 4 urtetik aurrera egiteko jolas oso aproposa da.

Afrikako jolasak

Gaur egun, leku askotan haurrek nahi duten jolas beste dituzte. Horrenbeste jolas dituzte, non jolasa behin erabilita, berriro erabiltzen ez duten. Afrikan, ez da hori gertatzen. Bertan dituzten baliabideekin nahikoa daukate jolasteko eta baita ondo pasatzeko ere. Bideo honetan Afrikan egiten dituzten jolasak ikus ditzakegu. Interesgarria delakoan jarri dizuet.

2011-02-10

Jolas motak

Jolas mota desberdinak daude. Lortu nahi dugun helburuaren arabera, egoeraren arabera, testuinguruaren arabera etab. jolas mota desberdinak egin ditzakegu.

  • Aurkezpen edo ezagupen jolasak
  • Konfidantza sustatzeko jolasak
  • Kooperazio jolasak
  • Trebetasun jolasak
  • Betiko jolasak
  • Animazio jolasa
  • Behatz edo esku jolasa

Honako hauek jolas mota batzuk dira; sailkapen gehiago dauden arren. Sailkapen bakoitzean aurki ditzakegun jolasak aurrerago ikusiko ditugu. 


Honi buruzko ideia orokorra izateko asmoz, hona hemen jolas mota desberdinen adibide batzuk: Zotz egiteko jolasak, ezagutza jolasak, konfidantza jolasak... Power point honetan jolas interesgarri eta erabilgarriak agertzen dira haur eta gazteekin landu ahal izateko.

JOLASAK
View more presentations from anetxe.

2011-02-08